Imajinatzen duzu zure neurrira nabigatu ahal izatea Bilboko itsasadarrean zehar?
Bote Tours-eko itsasontzira igo eta esperientzia paregabeaz gozatu Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtziko udalerriak bisitatuz.
Ibilbide Turistikoak
Ezagutu orain Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi BOTE TOURS-ek eskaintzen dizkizun 4 geltokiekin. Geltoki horietako edozeinen artean joan ahal izango zara (noizbehinkako bidaiak) edo Abrako Badia eta Bilboko Itsasadarra izeneko zeharkaldi osoa egin (2 ordu eta 45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera). Portugaletek, gainera, ontziratzeko eta lehorreratzeko gune izateko aukera eskaintzen du, Abrako Badia zeharbideaz gozatzeko (45 minutu)
Deskargatu hemen ibilbideen, ordutegien eta prezioen taula. .

Audio-guidak (gaztelania, ingelesa, euskara, frantsesa) |
|
Komunak |
|
Taberna |
|
Musika |
|
30 bidaiari gehienez |
Gure Itsasontzia
Lerro tradizionalak dituen ontzi bat, kanpoko eremuekin diseinatua, eta barnealdean bankuak eta mahaiak dituen gune bat, non taberna bat edariz eta aperitibo batzuez gozatu ahal izango duzun.
Hainbat hizkuntzatako (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa) audio-gida sistema dugu, zeharkaldi liluragarri honetan ezagutuko duzun guztiaren xehetasunak ezagutzen lagunduko dizuna. Irudi zaharrez gain, diapositibak dituen monitore batean ere gozatu ahal izango duzu, Bilboko itsasadarraren inguruneak azken urteotan jasan duen transformazioa konpara dezazun.