Ohiko Galderak

OHIKO GALDERAK

NOLA EROS DEZAKET TIKETA?
Bi bide daude erosteko: 1. Gure webgunearen bidez. 2. Edozein ontziratze-puntutan, irten baino 5 minutu lehenago salduko dira plaza libreen tiketak. Gogoratu honako hauek aukeratzeaz: eguna, bidaia eta ordu zehatza Eserlekuek ez dute zenbakirik, beraz, tiketak online erosteak plaza bermatuko dizu baina ez ZURE ESERLEKUA. (Adierazitako ordutegitik kanpo ez da plaza bermatzen)
POSIBLE DA ITSASONTZI BATEAN IRTEN ETA HURRENGOAN ITZULTZEA?
Bai, hop on and hop off sistemaren bidez itsasontziaren edozein geralekutan igo eta jaitsi ahalko zara. Aldizkako tiketak bakarrik aukeratutako portuan eta ordutegian ontziratzeko aukera ematen du.
ZER BALIOTASUN DU TIKETAK?
Hop on hop off tiketak, bi ibilbideetan, 24 orduko baliotasuna izango du eta tiketan ezarritako orduan eta lekuan bakarrik bermatuko du plaza. Aldizkako tiketak aukeratutako ordu eta ibilbiderako balio du bakarrik.
ZENBAT DENBORA LEHENAGO EGON BEHAR DA ONTZIRATZEKO?
Gure geldialdien puntualtasuna bermatzeko, ontziratzea irteera bakoitza baino 5 minutu lehenago irekiko da. Bilboko geldialdian ontziratzea irteera bakoitza baino 15 minutu lehenago irekiko da.
ZENBAT IRAUTEN DUTE BIDAIEK?
Abrako badiaren ibilbideak 45 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera. Bilboko itsasadarraren eta Abrako badiaren ibilbide osoa: 2 ordu eta 45 minutu, gutxi gorabehera.
ANIMALIAK ERAMAN AL DAITEZKE ITSASONTZIAN?
Tamaina txikiko edo ertaineko txakurrak onartuko dira, 2 euroko tarifarekin. Bidaian zehar txakurra lotuta eta muturrekoarekin egon beharko da, bestela sarbidea ukatuko da.
HAUR-KOTXEAK ERAMAN AL DAITEZKE ITSASONTZIAN?
Bai.
BA AL DAGO ESKAINTZA EDO BEHERAPENIK?
Hamar tiket edo gehiago erosten dutenek (online edo itsasontzian bertan) % 10eko beherapena izango dute.