Bisitak
Toki derrigor ikusi beharrekoak
01.
PORTUGALETE
Bizkaiko Zubia
Bizkaiko Zubia Europako Iraultza Industrial eta burdinaren arkitekturako eraikin garrantzitsuenetako bat da. Unescoko Gizateriaren Ondarea izendapena du.
EZAGUTU EZAZU02.
PORTUGALETE
Portugaleteko erdi aroko herrigunea
Portugaleteko Alde Zaharra, Bizkaiko Zubiarekin batera, hiribilduaren toki interesgarrienetako bat da.
EZAGUTU EZAZU03.
PORTUGALETE
Rialia. Industriaren Museoa
RIALIA Industriaren Museoa zentro historiko-artistikoa da, zeinen helburua gure iragan industrialaren aztarnak berreskuratu eta zabaltzea den.
EZAGUTU EZAZU
04.
SANTURTZI
Casa Torre jauregia (Santurtziko historiaren interpretazio-zentroa)
Jauregiak estilo barroko soila du. 1760an eraiki zen, eta jatorrizko armarri ederra mantentzen du. 2011n erabat berritu zuten, eta gaur egun Erakusketa Gela bat eta Santurtziko Historiaren Interpretazio Zentroa barne hartzen ditu.
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera: 18:15 – 21:30. Larunbata: 9:00 – 14:00 / 18:15 – 21:30. Igandea, jaiegunak, abuztua: Astelehenetik Larunbatera: 9:00-14:00.
Tarifa: Doanekoa (€)
05.
SANTURTZI
Serantes mendia
Badiaren, kostaldearen eta Bilbo Handiaren ikuspegi aparta eskaintzen du. 38 kilometroko bide seinaleztatuetan barrena abiatuz gero, historian zehar kostaldea zaintzeko helburuz kokapen estrategikoetan eraikitako gotorlekuak ikus daitezke. (Santurtziko Nordic Walking Zentroa)
Tarifa: Doanekoa (€). Makilen mailegua: 1 €, Santurtziko Turismo Bulegoan.
06.
SANTURTZI
Oriol jauregia
Estilo viktoriarreko jauregi hau 1902an eraiki zen, eta Bizkaiko urrezko garaiaren erakusgarri da. Goi-klaseko turistak herrira bisitan etortzen ziren, medikuek “Kantauriar itsasoko uretan” murgiltzea aholkatzen zietelako. Haren begiratokitik Abrako badia osoaren ikuspegi paregabeaz goza dezakegu.
EZAGUTU EZAZU
07.
SANTURTZI
Santurtzi Itsasoa Museoa
Murgildu zaitez Santurtziren itsas-iraganean. Lemazainak, kortsarioak, sardinerak eta itsaso-jendea etorriko dira gurekin bisitan.
EZAGUTU EZAZU08.
SANTURTZI
Agurtza Arrantzaren IZ
Ezagutu Agurtza atunontzia, gure kostaldean arrantza tradizionalean jarduten zuen egurrezko azken ontzietako bat. Lekeition eraiki zuten 1968an eta gaur egun Arrantzaren interpretazio Zentroa da.
EZAGUTU EZAZU09.
GETXO
Punta Begoña Galeriak
Ez galdu aukera barruan sartzeko eta Getxoko espazio enblematiko honetan gauzatzen ari den balorizazio plana ezagutzeko. Punta Begoña galeriak azken mende hasierako eraldaketa ekonomikoaren sinbolo nabargarria dira.
Bisita gidatua hemen erreserba dezakezu
(https://eudala.getxo.eus/ReservaVisitasPB/ReservaVisitasPB.aspx)
Ekin hemendik ETXE OSPETSUEN IBILBIDEARI. Audiogidaren laguntzaz eta interpretazio-taulen bidez, Getxoko eraikin nabarmenenak ezagutuko dituzu.
10.
GETXO
Getxoko Aquariuma
Zatoz eta ezagutu naturaren 27 izaki, aquarium banatan ezarrita. Zentzumenak askatu eta gozatzeko aukera bikaina.
EZAGUTU EZAZU11.
GETXO
Algortako Portu Zaharra
Getxotar eta bisitari ugarik aukeratzen dute kolore alaiz pintatutako etxe eta kale estuko arrantzale-auzo hau lagunekin elkartu eta pintxo eta pote batzuk hartzeko edo beste barik, paseatu eta Abraren ikuspegi ederrez gozatzeko.
Ez galdu Portu Zaharreko bisita antzeztua; ekainaren 3tik irailaren 14ra arte, igandero, http://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/visita-teatralizada-puerto
12.
GETXO
Ereagako hondartza
Gozatu Ereagako hondartzaz. Getxon dago, Algortako portu zaharraren eta Arriluze kaiaren artean. Serantes mendia eta Portugalete ikus daitezke urrunean, eta jauregiz eta etxe dotorez inguratuta dago.
EZAGUTU EZAZU
13.
BILBO
Bilboko Itsas Museoa
Bisitatu Bilboko Itsas Museoa. Begiratoki bikaina du, eta Bilboko itsasadarraren eta portuaren irudiaren bidez itsasoaren lilura erakutsiko dizu.
EZAGUTU EZAZU14.
BILBO
Bilboko katedrala
Ezagutu Bilboko katedrala teknologia berriko audiogiden laguntzaz. 6 hizkuntzatan eskura daitezke.
EZAGUTU EZAZU