Abrako badia eta Bilboko itsasadarra

OHIKO BIDAIAK

Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi… Zure tiketarekin, nahi duzunean igo eta jaitsi zaitez, 24 orduz eta edozein geltokitan.

Ezagutu orain Bilbo, Getxo, Portugalete eta Santurtzi BOTE TOURSek eskaintzen dituen 4 geralekuekin. Hop-on / Hop-off (igo eta jaitsi) itsas-zerbitzu horri esker, Bilbo eta inguruak ezagutu ahalko dituzu ikuspuntu desberdin batetik eta zure erritmora, Bilboko Itsasadarretik eta Abrako Badiatik.

IBILBIDEAK ETA ORDUTEGIAK

horario el bote de bilbao
A+B

Abrako badia eta Bilboko itsasadarra

(24 orduko txartelaren balioa)

Abrako badiatik abiatuta, Bizkaiko hiribururaino, 160 minutuko ibilbide oso batez gozatu ahalko duzu Bilboko itsasadar ospetsuan nabigatuz. Bidaia horretan Bizkaia Zubia edo Guggenheim Museoa bezain monumentu enblematikoak miretsi ahal izango dituzu. Itsasontziak geldialdiak egingo ditu Portugaleten, Bilbon, Santurtzin eta Getxon, horietako bakoitzeko interesguneak bisitatzeko; eta audiogidak ditu, hainbat hizkuntzatan, herri horien historian eta bitxikerietan murgilduko gaituztenak.

TARIFAK

  • Sarrera orokorra: 19 €
  • Sarrera murriztua (65 urtetik gorakoak): 13 €
  • 10 urtera arteko haurrak: 13 €
  • 3 urtetik beherakoak (horiek barne): 1 €

OHARRAK

  • Otsailean itxita egongo da, mantentze-lanengatik.
  • Martxoan, urrian, azaroan eta abenduan asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik egingo dira bidaiak (neguko ordutegia).
  • Ekainean eta irailean egunero egingo dira bidaiak (neguko ordutegia).
  • Uztailean eta abuztuan egunero egingo dira bidaiak (udako ordutegia).